{"product_id":"bikkun-whisky","title":"BIKKUN whiskya","description":"\u003ch4 class=\"block-product__subtitle\"\u003eArabako whiskya\u003c\/h4\u003e\n\u003cp\u003eBIKKUN® Vatted Malt Whisky %100 malta hutsezko whiskya da, BASQUE MOONSHINERS destilategi arabarraren eta DISTELL Internationalen arteko nazioarteko lankidetzaren emaitza. Azken hau goi mailako Eskoziako hainbat destilategiren jabea da, hala nola Deanston, Ledaig eta Bunnahabhain.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eWhisky hau sortzeko, Eskoziako uharteetako malta ketua erabili da, baita Highlandseko “sherry” izaera nabarmena duen malta ere; horrez gain, BASQUE MOONSHINERSen ohiko Single Malta erabili da, Arabako Errioxako upeletan zahartua eta AGOT Single Malt Basque Whiskyn ere badagoena.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003e \u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003e\u003cstrong\u003eDastatze oharrak\u003c\/strong\u003e\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eUrre zahar kolore naturala. Distiratsua eta argia.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eUsainean, zohikatz-kearen eta iodo-ukitu arin baten zapore garbia sumatzen da; horren atzetik, usain gozoak eta fruta-usainak datoz. Zereal-usain atsegina, opil eta fruitu lehorren notekin konbinatuta. Azkenik, Jerezko nota sotilak antzematen dira.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eAhoan, gorputz ertaina eta gurin-antzekoa aurkitzen dugu. Ezti, erregaliz eta zohikatz-kearen notak nabarmentzen dira, nota espeziatuekin nahastuta. Amaiera ertaina, zereal-nota gozoekin eta apur bat mingotsekin.\u003c\/p\u003e\n\u003cp\u003eBIKKUN® Vatted Malt Whisky ez da iragazi edo tindatu zapore maximoa lortzeko. Izotza eta\/edo ura gehitzean, lainotasun bat ager daiteke, guztiz naturala dena.\u003c\/p\u003e\n\u003cul\u003e\n\n\u003cli\u003eGraduazio alkoholikoa: 46º\u003c\/li\u003e\n\n\u003cli\u003eFormatua: 70 cl-ko kristalezko botila.\u003c\/li\u003e\n\n\n\u003c\/ul\u003e","brand":"Basque Moonshiners","offers":[{"title":"Default Title","offer_id":57473298465113,"sku":null,"price":46.0,"currency_code":"USD","in_stock":true}],"thumbnail_url":"\/\/cdn.shopify.com\/s\/files\/1\/1027\/7840\/5209\/files\/bikkun-whisky-1873568.png?v=1772900774","url":"https:\/\/www.bergonda.com\/eu-usa\/products\/bikkun-whisky","provider":"Bergonda Gourmet","version":"1.0","type":"link"}